Jaiak (Hondarribia): Kutxa eguna
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/07/kutxa-eguna.jpg)
Urtero lez, Santiago egunean ospatuko da Kutxa eguna. Aurten Ilargi Emazabel izango da kutxa sorbalda gainean eramatearen arduraduna. Arratsaldeko 18:00etan irtengo dira Sagarrondoko eta Jasokundeko Andre Maria Parrokiaruntz Hondarribia Hiria Musika Bandaren eta arrantzaleen laguntzarekin. Ondoren, Arrantzaleen Hermandadera itzuli eta musikaren laguntzarekin ahalik eta bira gehien emango ditu.