Jaiak (Hondarribia): Errege Magoen kabalgata
Urtarrilaren 5ean 17:45ean abiatuko da segizioa Mendelu auzotik. Amute igaro (18:15) eta Kai Zaharrrera helduko dira (19:15-19:30), bertan lehorreratuko baitira Hiru Erregeak eta Kai Zaharretik Hermandadera abiatuko dira herritarrei agur egiteko. Ondoren, San Kristobal biribilgunerantz abiatuko dira eta Hiru Bide, Haresilanda, Damarri plaza igaroz Gernikako Arbolara helduko dira. Bertan, Kabalgataren Adorazioa (gurtza) egingo dute. Azkenik, San Gabriel egoitzan amaituko da ibilbidea, 20:45 aldera.