Irteera (Irun): 'Mineralen tailerra'
Lapurriturrik ‘Mineralen tailerra’ jarduera antolatu du irailaren 16rako. Irteera 11:00etan hasiko da Lapurriturriko Informazio Puntutik, eta inguruko mineralak ezagutuko dituzte, oinezko ibilbide bat eginez.
Parte hartzaileek bertatik bertara ezagutuko dituzte inguruko arrokak eta mineralak, baita elementu natural horien erabilerak ere. Joko bat ere egingo dute, eta mineral batzuk dagokien fitxarekin lotu beharko dituzte. Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatu dute.
Jarduera herritar orori zuzenduta dago, bereziki 8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako. Izen-emateak irailaren 2tik 13ra egin behar dira, 010 telefonora deituta edo Irungo Udalaren webgunearen bidez.