Irteera (Irun): Lapurriturritik, onddo bila
Urteko azken irteera urriaren 17an egingo dute Lapurriturriko Informazio Gunetik: irteera egingo dute onddoen eta perretxikoen mundua ezagutzeko, Aranzadiko kideek gidatuta. 09:00etan abiatuko da txangoa Informazio Gunetik. Hilaren 16ra arte eman daiteke izena, baldin eta 30 plazako muga aurretik betetzen ez bada. Izena emateko: 010 telefono zenbakira deitu.