Irteera (Irun): Landa inguruan bizi diren hegaztiak
Maiatzaren 28rako, landa inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko irteera antolatu du Lapurriturriko Informazio Guneak. Hegaztien mundua ezagutzen duen gidari batek lagunduta, parte hartzaileak hainbat espezie identifikatzen saiatuko dira, bai ikusiz, baita haien kantuen bidez ere.
Irteera 09:00etan hasiko da Lapurriturriko Informazio Gunetik, eta prismatikoak eta hegaztiei buruzko gida bat eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
Izen-emateak irekita daude, eta Irungo Udalaren webgunean edo 010 telefono zenbakira deituta egin daiteke inskripzioa. Izena emateko azken eguna hilaren 25a arte edo plazak bete arte egongo da zabalik. Gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango dute.