Irteera (Irun): 'Fosilak ezagutzen'
Lapurriturrik ‘Fosilak ezagutzen’ jarduera antolatu du abuztuaren 5erako, 11:00etan. Irteera Lapurriturriko Informazio Puntuan hasiko da, eta ordubeteko iraupena izango du.
Irteera horrek Aiako Harriko fosilen berri ematea du helburu. Herritar guztiei zuzendutako jarduera da, batez ere 6 eta 10 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat. Irteeraren gehiengo edukiera 20 pertsonakoa da.
Izena emateko azken eguna abuztuaren 2a da. Izen-emateak 010 telefonora dei eginez edota Irungo Udalaren atariaren bidez egin behar dira.