Irteera (Irun): Amuitze
Hondarribiko Amuitz edo Fraileen hondartzara egun pasa joango dira. Bazkaria, ura, eguzkitako krema, uretako oinetakoak eta toalla eraman beharko dira. Buzeatzeko betaurreko eta tuboa izanez gero, eramateko gomendatu dute.
Aurretik izena eman beharko da Whatsapp edo Instagramen, Martindozenea gaztelekuan.

