Irteera (Bidasoa): Atalerrekako araztegia
Ur Saneamenduaren Nazioarteko Egunaren harira Txingudiko Zerbitzuak-ek Atalerrekako Ur Hondakinen Araztegia ezagutzeko bisita gidatua antolatu du hilaren 23rako (igandea da). Txangoaren helburua herritarrei uraren saneamendu eta arazketa lanen inguruko ikuspegi hurbilagoa eskaintzea da, “osasun publikoa eta ingurumenaren babesa bermatzeko ezinbesteko zerbitzua” baita.
Bisitak euskaraz zein gazteleraz izango dira, eta bi txanda egingo dituztela aurreratu dute: lehen bisitakoek (9:00-12:15) Hondartzako ponpaketa estazioa eta Atalerrekako araztegia bisitatuko dituzte. Bigarren saiokoek (11:15-13:45), haatik, araztegia ikusiko dute zuzenean.
Irteera autobusean egingo dute, eta antolatzaileek jakinarazi dute Irungo Gipuzkoa etorbidetik abiatuko direla, eta hirian bertan zein Hondarribian egingo dituela geldialdiak.
Jarduera doakoa da, baina plaza mugatuak direnez izena eman behar da aldez aurretik, hemen.

