Ipuin kontalaria (Irun): 'Hitzen Lapurra'
Ahozko Kontakizunen eguna da datorren osteguna (hilak 20) eta horren baitan ipuin kontalari feminista Dorleta Kortazar gonbidatu du udalak Emakumeen Etxera. Hitzen Lapurra istorioa kontatuko du eta ondoren hausnartzeko tartea egongo da. Euskarazko kontakizuna da .
Jarduera honen xedea ipuinen balioa agerian jartzea dela azaldu du Berdintasun departamentuak, “espazio segurua baitira bizitzaz hausnartzeko eta pertsonok bizi dituzten askotariko errealitateak aztertzeko”, azaldu dute. Horrelako ekimenekin gizarteko testuinguruak “distantziatik” begiratu ahal dira eta horrela aztertu eta sentitu daiteke.

