Ipuin kontalaria (Irun): 'Gabon oparirik onena'
Maite Franko ipuin kontalari hondarribiarra joango da Kabigorrira Gabon oparirik onena kontakizunarekin. 4 urtetik gorakoentzat da eta euskaraz izango da. Frankok hainbat galdera mahai gaineratu ditu bertaratuko direnentzat: “Zein ote da gabon-oparirik onena? Eta oparirik arraroena? Anakonda bat? Zorrien kontrako orrazia? Brokoli bat? Barbie futbol zalea? Edo gure nahirik txoroena bete da?”