Ipuin kontakizuna (Irun): 'El Africa que observo con los dedos'
Boni Ofogo ipuin kontalari kamerundarra Irungo Udal Liburutegira iritsiko da eta El África que observo con los dedos helduentzako ipuina kontatuko du, gaztelaniaz. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.
Ofogo ipuin kontalaria izateaz gain, hispaniar filologian lizentziatua da eta 2016tik irakasle gonbidatua da Frantziako Lille Unibertsitatean. Horrez gain, hiru ipuin ditu argitaratuak: Una vida de cuento; El león Kandinga; eta A paso tortuga. Gainera, ezin da hatz eta behatz guztiekin kontatu zenbat ipuin festibaletan aritu den Ofogo.