Ingurumena (Irun): 'Neguko baratza'
Kimu Batek jakinarazi duenez, Neguko baratza tailerra emango dute datorren astean (hilak 25) Irungo Puianako Baratze Parkean, 18:00etatik 19:30era. Saio horretan neguan norbere baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkiei buruz hitz egingo dute. Gainera, azpimarratu dute baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daitekeela bertara.
Bestalde, gehitu dute Furgobaratza zerbitzua ere egongo dela; beste gauza batzuen artean, baratzeko gaien inguruko aholkularitza ematen dute.
Proiektuen inguruko informazio gehiagorako, egin klik hemen.

