Ikus-entzunezkoa (Irun): 'Meseta'
DokuIrun programaren barruan, Juan Palaciosen Meseta dokumentala (2019) emango dute. Hainbat hari izango ditu Gaztelan kokatzen den dokumentalak: Titicacara bidaiatzea amesten duen artzain bat, musikariak zireneko urrezko garaia gogoratzen duten bikote erretiratu bat, pokemonen bila dabiltzan bi neskatila eta lo egiteko herriko etxe hutsen bila dabilen aitona bat. Palacios zuzendariak parte hartuko du ekitaldian.
Sarrera doan da, gonbidapenarekin. Turismo bulegoan lor daiteke (Luis Mariano 3).

