Ikus-entzunezkoa (Irun): 'Invisibles'
‘Invisibles’ ikus-entzunezko proiektua aurkeztuko du horren sortzailea den Emma Larretak. Txingudiko Elkarte Feministak antolatu du eta Palmera Monteron elkartuko dira azaroaren 26an, 17:30ean.
Sinopsia: Emma Larreta iruindarrak 32 urte zituela egon zen heriotzaren atarian. 2007ko apirilaren 2an, bikotekide ohiak 27 labankada eman zizkion eta ia odolustuta geratu zen. Donostiako erdigunean gertatu zen. Gaur egun Barrankan bizi den emakumeak 47 urte ditu eta 17 eta 10 urteko bi seme-alaba, eta aurrera atera zen. Orain, musika eta dantza ikuskizun bat sustatzen ari da, gazteak eta helduak tratu txarren inguruan kontzientziatzeko.