Ikastaroa (Irun): Neriage
Apirilaren 21ean neriage ikastaro bat egingo da zeramika tailerrean. Egun osoko saio bat antolatu dute, 10:00etatik 18:00etara, eta 13:00ean atsedena egingo dute bazkaltzeko.
Jende orori zuzendutako ikastaro bat da. Izen-emateak apirilaren 12tik 20ra egin beharko dira. Tailerrak 40,80 euroko prezioa du, eta izen-emateak Irungo Udaleko egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira.