Haurrak (Hondarribia): Hazi bonben tailerra
Jaizkibelgo eta Jaizubiako naturgunea babesteko asmoz antolaturiko tailerra da. Bertan naturgune horietan bildutako landareen haziekin hazi bonbak egingo dituzte eta 7-12 urte bitarteko haurrei horiek nola landatu erakutsiko diete.
Tailerraren bigarren helburua Jaizkibel mendia babestearen garrantzia helaraztea izango da.
Hondarribiko Udalaren, Aranzadirem, Eusko Jaurlaritzaren, Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren, eta Udalsarea 2030en eskutik antolaturiko ekimena da.

