Hitzaldia (Irun): 'Pekin Express txakurrekin. Txakurrekin Asian barrena auto-stopean'
Apirilaren 20an Roberto Sastrek Asiara egindako bidaia aurkeztuko du 19:30ean, Amaia KZn, ‘Zure abenturaren bila’ programaren barruan. ‘Pekin Express txakurrekin. Txakurrekin Asian barrena auto-stopean’ izenburupean, Sastrek Cocai eta Chai txakurrekin Asiara egindako bidaiaren nondik-norakoak azalduko ditu. Aurkezpena gaztelaniaz izango da, eta saioaren bukaeran mahai inguru bat egingo dute. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.

