Hitzaldia (Irun): 'Osasun publikoaren hobekuntzarako proposamenak Bidasoan'
Atzo elkarretaratzea egin zuten herritarrek erdiguneko anbulatorioan. Osasun Bidasoak hilabete honetarako hainbat mobilizazio iragarri ditu, baina hori ez ezik, hitzaldi bat antolatu dute asteazken honetarako (azaroak 8 da) Larreaundi-Olaberriako auzo elkartean. Osasun publikorako hobekuntzarako proposamenak landuko dituzte 19:30ean hasiko den hitzaldian.
Horrez gain, hurrengo mobilizazioa aste honetan izango da, ostegunean, 14:00etan, Irun erdialdeko anbulatorioan.

