Hitzaldia (Irun): 'Musika, espazioak deseraikitzeko. Emakume disidenteak, punk eta parte hartze politikoa'
Hilabeteak dira Lakaxita espazio autogestionatua prozesu batean murgilduta dabilena zeinetan espazio seguru bat eraikitzeko bidea izatea nahi duten. Beraien azken publikazioetan ageri da Espazio Segurua Eraikitzen leloa.
Bide horretan, Sin Pudor talde kolonbiarra gonbidatu dute gaztetxera eta Musika, espazioak deseraikitzeko. Emakume disidenteak, punk eta parte hartze politikoa hitzaldia eskainiko du taldeko Jessica Morales abeslariak. Hitzordua ostegun honetan da, 19:30ean, eta ondoren, kontzertua eskainiko dute.