Hitzaldia (Irun): ‘Meazuri. Pasado, presente y futuro’
‘Meazuri. Pasado, presente y futuro’ saioa errepikatuko da martxoaren 16an, 19:30ean, Amaia KZn. Protagonistek Meazurin egindako bidaia azalduko dute. Meazuri Irugurutzetako meatze inguruetako galeria bat da, Aiako Harrian kokatua dagoena. Hitzordua gaztelaniaz egingo da, eta aurkezpen batek eta bukaerako hizketaldi batek osatzen dute. Sarrera librea da, edukiera bete arte.

