Hitzaldia (Irun): 'Graffitia'
Ernest Pignon (Niza, 1941) artistaren eskutik graffitiari buruzko hitzaldia.
Artista aitzindari hau 1966an hasi zen lanean kaleko hormetan, eta bere obran konpromiso politikoa, poetikoa eta plastikoa aurkituko ditugu.
Haren lanaren abiapuntua hautatutako hiriarekin ezartzen duen harremana da. Hiritik ibiltzen da, argazkiak egiten ditu, marraztu egiten du, oinez ibiltzen da, bertako historian eta kondairetan murgiltzen da. Bertan bizi izan diren artista eta poetak bilatzen ditu.
Bere lana arte efimeroa da, eta konpromiso sozial handia du, baina galerietan eta museoetan aurkitzeko moduko zirriborroak eta prestaketa-lanak geratzen dira.
Artisten eta poeten memoriarekin egiten du lan, eta horien erretratuak egiten ditu, omenaldi moduan.
Mundu osoan zehar egin du lan, hasi New Yorketik eta Indiaraino, eta bere esku-hartzeetan miseria, pobrezia, etorkinak eta epidemia irudikatzen ditu.

