Hitzaldia (Irun): Geopolitika Ukrainako gerraren garaian. Zertan ari da Europar Batasuna?
Bor-Bor Hausnarketa Kolektiborako Plazak antolatuta, Ukrainako gerra eta harekiko Europar Batasunak duen papera aztertuko dira hitzaldi bidez maiatzaren 17an, 18:00etan, Irun Erdialdeko Auzo Elkartean. Asier Blas Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia politikoetan doktore eta espazio post-sobietarrean aditua denak hartuko du parte Geopolitika Ukrainako gerraren garaian. Zertan ari da Europar Batasuna? hitzaldian.
Saioa euskaraz izango da, baina gaztelaniara itzuliko da. Itzulpena behar dutenek hitzaldia hasi baino hamabost minutu lehenago bertaratu beharko dira auzo elkartera. Pertsona horientzat ezinbestekoa izango da mugikorrean Telegram aplikazioa instalatua izatea eta aurikular batzuk eramatea.