Hitzaldia (Irun): Euskadiko eta Bidasoko ur baliabideen egungo egoera
Martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatuko da, eta Ekoetxea Txingudik ere bat egin du egun horrekin.
Martxoaren 25ean, 11:00etan, Julen Rekondo ingurumen aholkulari, dibulgatzaile eta espezialista Ekoetxea Txingudin izango da, eta Euskadiko eta Bidasoko ur baliabideen egungo egoera aztertuko du hitzaldi batean.
Jarduera doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

