Hitzaldia (Irun): Energia
Irungo EAJk IDEIAlekuko hitzaldiekin jarraitzen du. Otsailaren 28an, 19:00etan, Iñigo Ansola Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria Irunen izango da “etorkizuneko erronkei, mendekotasun energetikoari eta erabil ditzakegun baliabide propioei buruz” hitz egiteko. Ansola Xabier Iridoyrekin batera arituko da berban.

