Heriotzari buruz hitz egiteko topagune bat antolatu dute urtarrilaren 12an, 17:30ean, Kabigorri Ateneoan. Death Cafe izeneko saioa Bidasoa Zurekin Comarca Compasiva elkarteak gidatuko du. Antolatzaileek argi utzi dute errespetu eta konfidentzialtasun osoz mintzatuko direla, eta ez dela dolurako laguntza bat, bere asmoa ez da ondorioak ateratzea.
Izen-mateak bi modutara egin daitezke: 623 16 58 50 telefonora WhatsApp mezu bat bidalita edo bidasoazurekin@gmail.com helbidera korreo bat bidalita.