Hitzaldia (Irun): Banku eragiketak
Kontsumitzaileen Informaziorako Irungo Udal Bulegoak eta KontsumoBidek 65 urtetik gorako pertsonak finantza gaietan trebatzeko tailer bat emango dute martxoaren 30ean, 17:00etan, Luis Mariano zentro sozialean. Saioa doakoa da, aretoko edukiera bete arte.
Ikastaroaren helburua da belaunaldien arteko eten digitala txikitzea eta adinekoen finantza esparruko digitalizazioa handitzea, adinekoen autonomia eta segurtasun digitala areagotzeko.

