Hitzaldia (Irun): 'Albania, Bulgaria eta Turkia. Balkanak eta Asiako atea'

Asier Arroitiak Albanian, Bulgarian eta Turkian barrena egindako bidaia aurkeztuko du martxoaren 23an, 19:30ean, Amaia KZn, ‘Zure abenturaren bila’ programaren barruan.
‘Albania, Bulgaria eta Turkia. Balkanak eta Asiako atea’ izenburupean, Arroitiak bere abenturaren nondik-norakoak kontatuko ditu.
Hitzordua euskaraz izango da, eta aurkezpen batek eta saio bukaerako hizketaldi batek osatzen dute. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.