Euskararen Eguna (Irun): Jarduerak Larreaundi-Olaberrian
Datorren astean izango den Euskararen Egunaren harira, Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak hainbat jarduera aurkeztu ditu ostiral honetarako, hilaren 28rako. Jarduerak Roberto eta Miguel plazatxoan egingo dituzte.
Festa 17:30ean hasiko da, eta hainbat orduz luzatuko da. Txontxongiloak, txokolatada, altxorraren bila, txistorra-potea eta Babarrunba taldearen kontzertu ibiltaria antolatu dituzte.

