Euskaraldia (Hondarribia): Amute-Kosta Auzoan jarduerak
Amute-Kosta Auzo Elkartean Euskaraldiarekin batera, hainbat jarduera prestatu dituzte iganderako.
Egitaraua
10:00etan Pedro Gonzalez marrazki lehiaketa egingo da. Marrazkiak eguerdiko 12:00ak baina lehen jasoko dira. Hiru kategoria egongo dira: 6 urtera artekoa, 11 urtera artekoa eta 12 urtetik gorakoen kategoria. Gaia librea izango da eta materiala etxetik ekarri beharko dute parte hartzaileek.
10:30ean Euskaraldian izen ematea zabalduko dute. Goiz osoan zehar eskainiko da zerbitzua.
11:00etan II. Anttoni Kroketa lehiaketa hasiko da. Kroketak 12:30ak arte aurkeztu ahal izango dira Anttoni plazan egongo den karpan. Parte hartzileek lau kroketa ekarri beharko dituzte. 12:30etatik 13:00etara epaimahaiak irabazlea hautatuko du.
11:30ean Eriz magoaren ‘Auskalo’ magia ikuskizuna egongo da. Haurrentzako ikuskizun dibertigarria eskainiko du.
11:45ean Oiasso txarangak ingurua alaituko du musika alaiarekin.
12:30ean Karolina Sainz de Bikuñak Euskaraldiaren aurkezpena egingo du.
12:45ean Amute-Kostako abesbatzarekin bertaratutakoek abesti herrikoiak abesteko aukera izango dute.
13:00etan marrazki eta kroketa lehiaketen sari banaketak egingo dituzte.
13:15ean Amute-Kosta auzo elkarteak antolatutako luntxa eta muxikoak dantzatzeko aukera egongo da.