Erakusketa (Irun): Marrazketa eta Pintura Akademia
Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiak 2022-2023 ikasturtean ikasleek egindako 125 lan inguru aurkeztuko ditu ekainaren 2tik aurrera Amaia KZn.
Erakusketa ekainaren 2an inauguratuko da, 19:30ean, eta ekainaren 12ra arte egongo da ikusgai honako ordutegian: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:00etatik 13:00era. Astelehenetan, aldiz, itxita egongo da.