Erakusketa (Irun): 'Aurora Bengoetxea berrikusten'
Maria Jose Aranzastik, erakusketaren komisarioa denak, bisita gidatu bat eskainiko du Aurora Bengoetxearen ‘Aurora Bengoetxea berrikusten’ erakusketaz gozatzeko.
Maiatzaren 27an izango da bisita, 18:30ean, Menchu Gal aretoan. Sarrera librea da eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.
Erakusketa maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai.