Elkarretaratzea (Irun): ‘Migrazioa eskubide bat da! Stop hilak eta desagertuak!’
Mugetako heriotza politikaren aurkako eta migrazioen biktimei justizia egiteko elkarretaratzea egingo dute otsailaren 4an. ‘Migrazioa eskubide bat da! Stop hilak eta desagertuak!’ lelopean, 17:30ean bilduko dira; hegoaldean Behobiako Casa de Guardian elkartuko dira, eta iparraldean, aldiz, Pausuko Bami bankuaren parean. Mugetako hildakoak eta desagertuak oroituko dituzte.

