Dokumentala (Irun): 'Fire Of Love'
Martxoaren 31n Fire Of Love dokumentala proiektatuko dute Amaia KZn, 19:00etan, DokuIrun egitasmoaren barruan.
Sara Dosa zuzendari eta produktore estatubatuarrak zuzenduta, dokumentalak Katia eta Mauricie Kraften maitasun istorio epikoa kontatzen du. Bikote esploratzaile horrek hurbiletik filmatu zituen sumendiak, bizia arriskuan jarrita.
Sarrerak doan dira, eta Amaia KZren webgunearen bidez eskura daitezke; baita antzokiko txarteldegian ere emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere tokirik gelditzen bada.

