Dokumentala (Hondarribia): 'Aralar, mundua leku den lurra'
Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenlak zuzenduriko Aralar, mundua leku den lurra dokumentala proiektatuko dute otsailaren 7an Kultur Etxeko areto nagusian. Sarrera doan izango da, lekuak bete arte.
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

