Dies Oiassonis (Irun): Ludi Scaeniciren emanaldia
Italiako Ludi Scaenicirekin musika eta dantza ikuskizuna, Erromako iturri literario eta arkeologikoen bidez berreraikitako instrumentuekin. Elkarteak antzinako musika tresnak eta piezak berreskuratzen ditu. Tibia bikoiti eta bakoitiekin, lyra, cornu, tuba, bucina, tympanum, crotala, scabillum, sistrum, oblicuum calamum, utriculus eta garaiko beste instrumentu batzuekin jotako doinuen errepertorioa entzungo da.

