Deialdiak (Irun): Txirrindiraultza
Recycl´arte, Irungo Harrera Sarea, J´accuse, Bidasoa etorkinekin, Atelier Vélo Txirrind´ola eta La Cimadek elkarlanean antolatuta, Txirrindiraultza mobilizazioa egingo dute igandean (hilak 28). Migrazio politiken eta mugen bortizkeriaren kontra antolatutako martxa da, eta haren helburua elkartasuna entzunaraztea da.
“Mendi eta ibaien gainetik, eraiki ditzagun loturak” lelopean antolatu dute martxa, eta bizikletan zein oinez egin daitekeela zehaztu dute.
Honakoa da oinez egingo duten bidea:
- Irungo Herriko etxea
- Pausuko zubia
- Hendaiako komisaldegia
Txirrinduz egin nahi dutenek, ordea, argibide hauek jarraitu beharko dituzte:
- 10:00. Hendaiako herriko etxea. Ongi etorria eta segurtasun argibideak.
- 10:50. Irungo herriko etxea. Irungo harrera sarearen hitzartzea.
- 11:30. Pausuko zubia. Bidasoa etorkinekin eta J´accuse plataformaren hitzartzeak.
- 12:10. Hendaiako komisaldegia. Cimade elkartearen hitzartzea.
- 12:50. Kaneta portua.

