Hegaztien Munduko Egunaren harira, igandean (urriak 4) ateak zabalik izango ditu Txingudi Ekoetxeak nahi duen ororentzat, bertatik udazken giroko hegaztien joan-etorriak ezagutzeko. Honakoa da egitaraua:
- 10:00etan, hegaztien identifikazio lehiaketaren hasiera.
- 10:00-13:30, hegaztien behaketa, teleskopioekin, Ugatza eta Itsas Enara Ornitologia Elkartearen eskutik.
- 10:00-13:30, SEO eta Itsas Enara Ornitologia Elkartearen informazio mahaia.
- 10:00-12:15, haurrentzako eskulan tailerra.
- 12:15-13:15, hitzaldia Itsas Enara Ornitologia elkarteko kideen eskutik.
- 13:30, hegaztien identifikazio lehiaketaren sari banaketa.
Pierre Loti Ibilbidea, 20301 Irun, Gipuzkoa, Spain. Txingudi Ekoetxea