Deialdia (Irun): Paseo historikoa hirian
Bost emakumeez gain, hirian presentzia handia izan zuten pospologileen eta mandatugileen kolektiboak ere ikertu dituzte lanean. Irudian, Irungo pospologileak lanean. Parean Elkarteak estreinatu berri duen ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentalaren harira, ibilaldi historikoa antolatu dute. Mertxe Tranche historialari irundarrak gidatuko du bisita.

