Borrokan eta Inoren Ero Ni (Irun)
BORROKAN
90eko hamarkadaren amaieratik eskemak hausten dabiltza Berako musikariak. Hardcorearen kolpe bortitza estruktura arront libreetan eskeintzen dute: Isiltasuna, erritmo aldaketa eta kontrapuntuekin etengabeko jolasean. Ez da zuzenean maiz aritzen den taldea, eta Moskura eta Lakaxitara askotan ekarri nahi izan ditugun arren, urteetan ez dugu zorterik izan. Uztaila honetan, azkenean, gurean izango ditugu, poz haundiz. Zure talderik gogokoenaren talderik gogokoena!
INOREN ERO NI
Andoaingo hardcore harrobitik sortu zen taldea eta 20 urteetan zehar sustrai hura ahaztu gabe etengababeko jolasean okertu, nahastu eta garatu dute haien musika. Badira urteak Guantxe-Mariano-Borja-Okene laukotea sendotu zela, eta haien kontzertuak onak ez direnean, bikainak dira: rave psikodeliko noise core dantzagarri askeak. Drake eta Mikel eskenatokietan ez, baina taldearen izpirituan segitzen dute.
Moskun eta Lakaxitan askotan arituak dira, Inoren ero Ni den familiak gurean adar sendo bat baitu. Zale ugari ere.
Ondoren, Le Petik eta K JN pintxada.

