Bisita gidatua (Irun): Udaletxea ezagutzen
Irungo Udalak, Bidasoa Bizirikekin elkarlanean, Irungo Udaletxea ezagutzeko bisita gidatuen beste programa bat antolatu du. Egitasmoaren helburua da “Irungo ondare historiko eta kulturalari balioa ematea”.
Maiatzetik azarora bitartean, hilabete bakoitzeko azken larunbatean, bisita bikoitza egingo da udaletxea bertatik bertara ezagutzeko: 11:00etan, euskaraz, eta 12:00etan, gaztelaniaz. Bisita gidatua udaletxeko gela garrantzitsuenetan barrena egingo dak, eta ordubete inguruko iraupena izango du.
Lehen bisita maiatzaren 27an egingo da eta parte hartzaileak San Juan plazan bilduko dira. Publiko guztiei bideratutako jarduera doako bat da. Izen-emateak 943 02 07 32 telefonora deituta edo Luis Mariano lorategietako turismo bulegora joanda egin behar dira.