Bisita gidatua (Irun): Irungo historia
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/07/bisita-gidatuak.jpg)
Irundik barrena ibiliz, Europako historia azaltzeko bisita berria sortu dute Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirik Garapen Agentziak. Sei bisita gidatu antolatu dituzte uztailean eta abuztuan. Bisita gidatu bat egingo da astero, ostegunero, 11:00etatik 13:00era. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.
Europako historia Irundik
- Ibilbidea: Etorbidearen zubia, Bidasoko Interpretazio Zentroa, Bidasoa ibaia, Faisaien uhartea, Gazteluzar gaztelua, Aduanako eraikina eta Behobiako zubia.
- Data: Ostegunero uztailaren 20tik abuztuaren 24ra arte.
- Hizkuntza: Uztailak 20 eta 27 eta abuztuak 10 eta 17, gaztelaniaz. Abuztuak 3 eta 24, euskaraz.
- Iraupena: 2 ordu.
- Prezioa: 3 euro. 12 urte arte, doan.
- Erreserba: Irungo Turismo Bulegoan, 943 02 07 32 edo posta elektronikoa.