Bisita gidatua (Irun): 'Hegazti negutarrak'
Ekoetxea Txingudik bat egin du Hezeguneen Munduko Egunarekin. Otsailaren 4an, 10:00etan, Gorka Gorospe ornitologoak ‘Hegazti negutarrak’ gaiari buruzko ibilbide gidatua egingo du Plaiaundiko Parke Ekologikoan zehar. Bisita horretan Txingudiko hezegunetik igarotzen diren hegaztiak ezagutu eta paduraren garrantzia aztertuko dira. Bisita doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea Ekoetxea Txingudiren webgunean.

