Bilera (Irun): Inude eta Artzainak
Eraiki Dantza Taldea otsailaren 12an Irunen egingo den Inudeen eta Artzainen desfilea antolatzen hasi da. Egun hori eraikitzen hasteko asmoz, dantza taldeak bilera bat egingo du urtarrilaren 8an, igandearekin, 12:00etan, Behobiako Auzo Elkartean. Bertan, dantzariek izena emateko aukera izango dute, eta desfilea osatzen duten pertsonaiak banatuko dituzte.

