Bilera (Irun): Errege Magoen desfilea
Aurten ere trenez helduko dira hirira. Urriaren 26an, asteazkena, 19:00etan, Amaia KZn, Errege Magoen desfilea antolatzeko bilera egingo dute parte hartu nahi duten elkarte guztiekin. Bilera horretan, eragile bakoitzeko bi kidek parte hartu ahalko dute gehienez.

