Bideogintza eta musika (Hondarribia): Amua jaialdia
Amua festibalaren laugarren edizioa helduko da Itsas Etxea Auditoriumera ostegun, ostiral eta larunbatean. 77 laburmetrai jaso dituzte aurten, iazko datuekin alderatuta 33 lan gehiago izan dira eta horietatik ia 30 Euskal Herritar jatorria duten ekoizpenak izan dira. Gainera, aurtengo edizioak zenbait berrikuntza izango ditu: musika laburmetrai lehiaketaz gain, aurreneko aldiz, EiTB bideoklip eta Bota Betta! bideo sormen lehiaketak izango baititu programak.