Bestelakoak (Irun): 'Euskal Jira'
Egun guztian zehar, 09:00etako txalapartarekin hasita, Urdanibia Plaza bertsolariz, musikaz eta dantza tradizionalez beteko da, baita ohiko gastronomia gozoz ere: taloak, txistorra, sardina-jana…
18:00etan hasiko da Mendelutik Urdanibia plazaraino hiriko kale nagusiak zeharkatuko dituen Euskal Jira, eta 22:00etan, Gora Herria taldeak eskainitako dantzaldiak borobilduko du egun handia.