Bestelakoak (Irun): Asexorate Escape Rooma
Asexorate egitasmoaren barruan, kaleko escape joko bat egingo dute, 18-25 urteko gazteei zuzendutakoa. Honakoa da dinamikaren gaia: “Espero ez dituzun arau sozialak hautsi nahi dituzu? Gai izango zara gizarteak jartzen dizkizun oztopo guztiei aurre egiten?”.
Iraupena 30-60 minutukoa izango da, eta doan da. Hala ere, aurretik izena eman beharko da konekta@irun.org edo 656 794372 telefono zenbakian.