Bertsolaritza (Irun): Gipuzkoako Herriartekoen Txapelketa
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa lehenengo faseko lehia izango dute Irungo Txingudi B taldeak eta Oiartzungo Basandrik taldeak. Adrian Arruti Bernadet, Abel Zabala Elizazu, Iñigo Ugarte Azurmendi, Kattalin Arabolaza Palomo, Egiar Otegi Torres eta Karlos Aizpurua Etxarte izango dira parte hartuko duten bertsolariak. Saio honek gai-jartzaile bi izango ditu: Anne Izagirre eta Aitzol Goikoetxea.

