Bazkaria (Irun): Bazkari Antifa Solidarioa
Bazkari Antifa Solidario bat antolatu dute Moskuko Antifaxistek Hazian hilaren 14rako. Bazkaria 14:30ean hasiko da, eta txartelak Hazia eta Depor tabernetan eskura daitezke bihartik aurrera. 11 euroko kostua dute, eta aukera begetarianoa egongo da.
Aurrez, 12:30ean presoen elkarretaratzea egingo dute Sargia parkean, eta 13:00ean, bazkari aurreko bermuta girotuko dute Uwadrops eta Selektah Stepi eta Lagunek.