Aurkezpena (Irun): Bidasoaldeko Ekonomia Feminista Eskola

Ekonomia Feministaren Eskolaren aurkezpena egingo dute abenduaren 3an, Palmera Monteron, 10:30ean. Bidasoaldeko elkarteak “asko maite duen” proiektua dela gogoratu dute eta berrartu egingo dute, hau da, ez da eskola berria. Donostiako Emakumeen Etxean ezagutu zuten Ekonomia Feminista Eskola, 2016an, eta urte horretan bertan Irunera ekartzea erabaki zuten.